XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laster sei mila miloi izango gara

Gero eta biztanle gehiago

Lurreko populazioa etengabe goraka doa.


- Duela 2.000 urte 250 milioi biztanle zeuden.
- 1000. urtean: 450 milioi biztanle.
- 1800.ean: 1.000 milioira iritsi ziren.
- 1900.ean: 1.650 milioi biztanle.
- Gaur egun: 5.000 milioi biztanletik gora.
- Mende amaieran: 6.500 milioi biztanle izango direla aurrikusten da.

milaka milioi biztanle
munduko populazioa


ASIA
EUROPA
AMERIKA
AFRIKA-OZEANIA

Munduko populazioa oraindik ere hazten joango da.

Dena dela, gaur egun, Europan ez da behar hainbat hazten.

Herrialde industrialetako gobernuak familia ugarientzat laguntzak ematen hasi dira, zenbait desorekaren beldurrez: zahar jubilatu asko eta langile gutxi.

Munduko populazioaren banaketa


IPARRAMERIKA
ATLANTIAR OZEANOA
HEGOAMERIKA
OZEANO BAREA
EUROPA
AFRIKA
INDIAR OZEANOA
ASIA
OZEANO BAREA
AUSTRALIA

Herrialde populatua

Populazio gutxiko herrialdea

Puntu bakoitzak bi milioi biztanle inguru adierazten ditu

Desberdin banatutako populazioa

Batez ere klima arrazoiengatik, munduko hainbat herrialdetan oso jende gutxi bizi da:

- Herrialde hotzetan (Siberia, Kanadako iparraldea...);

- Herrialde agorretan (Sahara, Sahel, estepak...).

Bestalde, badira lurralde oso populatuak ere: Ekialde Urruna, India, Europa, Indonesia.

Munduko hamar herrialderik populatuenak

(milioika biztanle)


1 Txina
2 India
3 Estatu Batuak
4 Indonesia
5 Brasil
6 Errusia
7 Japonia
8 Pakistan
9 Nigeria
10 Bangladesh

Aberastasunak desberdinak garapena ere desberdina

Gure planetako estatu guztiek ez dituzte garapenerako ahalbide berdinak.

Arlo honetan eragin handia dute klima eta herrialde bakoitzeko aberastasun naturalak, baina baita herrialde aberatsengandik har dezaketen laguntza teknologikoak ere.

Hirugarren Munduko nekazaririk gehienek lurra lantzeko oso tresneria zaharra erabiltzen dute.

Estatu asko besteren dependentzian bizi dira.